XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nortzuk dute gazta? (guk dugu), nortzuk dute kotxea konponduta? (guk dugu), e.a.

OGIBIDEAK / EKINTZAK.

- Irakasleak honelako galderak egingo dizkie umeei: Zer egiten du artzainak? (ardiak zaindu egiten du), Zer egiten du langileak? (lan egiten du), zer egiten du sendagileak, dendariak....? (...).

- Ogibide guztiak antzeztu, klase osoak, taldeka.......

Jarri ditugun elkarrizketak honelako antzezpenetan sartu.

- Diktaketa grafikoa egin, gisa honetara: 1. Kotxe bat dago bidean, gurpil bat falta zaio eta txoferra haserre dago.

2. Txoferra telefonoz hitz egiten ari da.

3. Bi mekaniko datoz kotxe batean.

4. Kotxea konpontzen ari dira.

Txoferra orain pozik dago.

Umeei lau lauki emango zaie, bakoitzean dagokion marrazkia egiteko.

- Antxon txirulero.

IZAN / UKAN / ARI IZAN.

- Pertsonaia ezberdinak azaldu, aditz hauek erabiliz: Hau erregea da; koroea du buruan eta jaten ari da, e.a.

Honelako ariketak egin ondoren, ikasleek bere burua edo bere lagun batena azalduko dute, hiru aditz hauek erabiliz.

- Ixtorio paraleloak: Umeei ixtorio bat kontatu ondoren, hauek beste antzerako baten marrazkiak ikusiz, ixtorioa asmatuko dute.

(Hegaz-2, IV.7-8 fitxak begiratu).

- Edozein argazki / marrazki deskribatu aditz hauek erabiliz.

- Ikasle bat / batzuk egoera bat antzezten duten bitartean, besteek deskribatu: apaiza zara, meza ematen ari zara, e.a.

- Familietako kartaka jolastu.

Umeek zuk... duzu? (bai, nik dut, ez, nik ez dut) galdera erantzunak erabiliko dituzte.

Familia bat osatzen duena, hura irabazle.

- Argazki erdibituaren bila: umeei argazki / marrazki erdibituak emango zaizkie eta bakoitzak beste erdia aurkitu behar du: zuk sagarra (al) duzu?... galdetuko dio erdi bat daukanak beste haur bati.

Behin beste erdia daukana aurkituz gero, irakasleari zer duten esango diote.

ALPER / LANGILE.

- Alper / langilearen plantak egin: zuek, kotxe hau konpondu.

Zu alperra zara eta zu langilea.

Bakoitzak bere plantak egin behar ditu.